Sorgin Jaien inguruko hausnarketaren ondorioak aurkeztuko dira Xirimirin

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 24a

Sorgin Jaien inguruko hausnarketa egin dute hainbat herritarrek urtarrila eta otsailean, eta ondorioak kaleratuko dituzte gaur ostirala arratsaldeko 19:00etan Xirimiri elkartean egingo den ekitaldian. Hasteko Sorgin Jaiei buruzko bideo bat eskainiko da, ondoren aurreko asteotan izandako eztabaiden eta hartutako erabakien berri emango dute, azkenik nahi dutenek bertan egingo den afari batekin amaitzeko.
Hainbat gaztek hartu du parte hiru saiotako hausnarketan, batetik aurreko hamar urtetako jarduna aztertu eta bestetik etorkizunerako, asmo, helburu eta eredua finkatzeko helburuarekin. Gaur jakingo dira prozesuaren ondorioak.