
Gorka Aristegi entrenatzailea, Amaia Curiel, Oscar Garrido, Esteban Martinez, Mario Garrido eta Josu Olmos judoka gazteekin.
Igande honetan, otsailaren 19an, Asier Sagastik senior mailako Espainiako txapelketa sailkapen saioa izan zuen Iruñean.
Sagastik brontzezko domina lortu zuen txapelketan. Bere entrenatzailearen hitzetan, “txapelketa ona egin du, nahiz eta, nire uztez, bere maila altuago den“.
Larunbatean, otsailaren 18an, junior mailako Euskadiko txapelketa izan zen Lezon eta bi zilarrezko domina eta bi brontzezko ekarri zituzten herrira judokek.
Amaia Curiel eta Josu Olmos izan ziren haien pisuan bigarren postua eskuratu zutenak. Brontzezko dominak, aldiz, Esteban Martinez eta Mario Garridorentzat izan ziren.
Gorka Aristegi taldeko entrenatzaileak azaldu digunez, “emaitza hauekin Amaia eta Josu sailkatu dira Espainiako txapelketako iparraldeko sailkapenerako”.
Euskadiko txapelketekin jarraikiz, otsailaren 11ean, kadete mailako txapelketa izan zen.
Honetan Oscar Garrido judoka gaztea izan zen eta urrezko domina eta Espainiako txapelketarako txartela eskuratu zituen.
Aristegi entrenatzaileak azaldu duenez, “finala besterik ez zeukan baina kriston borroka egin ondoren bere saria lortu zuen.”
Gipuzkoako Sub 23 txapelketan izan zen Lezon otsailaren 12an eta bertan lan ona egin zuten LOKEko gazteek.
Asier Sagastik eta Mario Garridok haien pisuko txapeldun titulua eskuratu zuten, Josu Olmosek zilarrezko postua eta Esteban Martinezek, berriz, brontzezko domina eskuratu zuen.
Urtarrilaren 29an, berriz, Gipuzkoako kadete txapelketa izan zen Hernanin.
Honetan, Oscar Garrido gazteak lehenengo postua eskuratu zuen eta Asier Zubizarretak 5. postua.
Sanbo eta borroka
Baina judoaz gain, sanbo eta borroka ere egiten dute LOKEko mutilek eta asteburu honetan Gasteizen egon ziren Euskadiko txapelketan parte hartzen.
Mario Garrido eta Amaia Curielek gazteek bi modalitateetan lortu zuten urrezko domina, Esteban Martinez eta Josu Olmosek, aldiz, sanbon bakarrik.
Gorka Aristegi entrenatzaileak azaldu duenez, “guztiak sailkatu dira Espainako txapelketarako Euskadiko txapeldun tituloa eskuratu ondoren”.
Bestalde, Amaia Curiel otsailaren 12an, borroka olinpikoko senior mailako Espainiako txapelketan izan zen Murtzian.
Honetan, brontzezko domina lortu zuen hiru borroka garitu ondoren.
Etorkizuneko kirolari
Gainera, LOKEko lau kirolari iaz lortutako garaipen guztiengatik “Etorkizuneko kirolari” izendatu berri ditu Foru Aldundiak.
Amaia Curiel, Leire Zubizarreta, Mario Garrido eta Josu Olmos izan dira zortekoak eta sariarekin batera, diru laguntza bat izango dute maila horretan lehiatzen jarraitzeko.