LOKEko atletak fin dabiltza. Lehengo larunbatean, otsailaren 25ean, Itoitz Rodriguez gazteak kadete mailako 600 metro lasterketako Euskadiko marka hobetu zuen.
LOKEko lau atleta, Itoitz Rodriguez, Ane Galardi, Eneritz Busto eta Maria Eugi martxoaren erdialdean Oviedon izango den kadete mailako Espainiako txapelketa prestatzen ari dira.
Donostiako belodromoan egin ziren proba libreetan haien prestakuntza nola doan ikusteko aukera izan zuten Itoitzek bere onena eman eta marka berri egin zuen, 1m. 26s. 19 ehuneko.
Era honetara, Euskadiko marka 1s. 42 ehunekoan eta bere marka 3 segundutan jaitsi zuen LOKEko gazteak.