Andaluzia Eguna ospatu da herrian

jon-altuna-egitegi 2012ko ots. 26a, 21:55
Andaluziarrentzat egun handia da otsailaren 28a, biharko eguna hain zuzen. Izan ere, Andaluziak erreferendum bidez 1980. urtean erabateko autonomia lortu zuela oroitu eta ospatzen baita egun horretan. Herritarren kasuan, goizean meza santua, eguerdian Semblante Andaluz elkarteanbazkaria eta arratsaldean “Sentimiento” taldearen kontzertuarekin ospatu zuten.
Andaluziarrentzat egun handia da otsailaren 28a, biharko eguna hain zuzen. Izan ere, Andaluziak erreferendum bidez 1980. urtean erabateko autonomia lortu zuela oroitu eta ospatzen baita egun horretan.
Herritarren kasuan, goizean meza santua, eguerdian Semblante Andaluz elkartean bazkaria eta arratsaldean “Sentimiento” taldearen kontzertuarekin ospatu zuten.

Andaluziako ereserkia zutik jarrita entzun zuten bazkaltzera joan zirenek.


Eguerdiko meza

Zumaburuko Arantzazuko Ama birjinaren elizan egin zuten ospatu zuten meza santua.
Zeremonia hasi aurretik, Abdon Fernandezek, Semblante Andaluz-eko presidenteak, hitz batzuk esan zituen: “Gure egun handia ospatu daitekeen modurik onenean ari gara ospatzen. Gaur, anaitasuna eta maitasuna nagusi daitezen nahi dugu, Jainkoaren laguntzaz”.

Bazkari handia

Meza ostean, Semblante andaluz elkartean bazkari handia antolatu zuten, zizka-mizka iberikoak, legatza eta txuleta piperrekin izan zituzten menuan.
Bazkal ostean, Sentimiento taldearen kontzertua ikusteko aukera izan zen, pasodoble eta “sevillanak” abestu zituzten eta herritar batzuk dantzatzera ere ausartu ziren.