27_Rosat eta Ruti hirukotea komentuan

Txintxarri 2012ko otsailaren 27a

Danok Kide elkarteak antolatzen dituen Musika Topaketen saio berria izango da martxoaren bian, ostiralean, 19:30ean, Ama Brigitarren komentuan.
Hiru herrikide izango dira bertan, Carlos Rosat eta Ruti aita-semeak.
Flauta, biolin eta fagot hirukotea osatuko dute eta lau lan eskainiko dizkiete komentura hurbiltzen diren herritarrei.
Batetik, XVIII. mendeko Europa erdialdeko Haydn, Beethoven eta Stamitz musikagileen lanak.
Eta bestetik, XVIII.-XIX. mendeetan bizi izan zen Devienne musikari frantsesaren Aria bat.
Urpeko zinema
Bestalde, gaur Danok Kidek Lasarte-Oriako Udala eta Real Sociedad taldeko urpeko sailaren laguntzaz antolatu duen Urpeko zinema zikloaren azken saioa izango da, 19:00etatik aurrera.
Honetan marrazo zuriari buruzko dokumentala eta Indonesiako urazpiko espezien aniztasuna ikusiko dira.