Lasarte Oriako Udaletxeak datorren otsailaren 28an eta 29an Zuhaitzaren eguna ospatuko du.
Ospakizun honetarako Goiegiko parkean zuhaitzen landaketak antolatu dira. Otsailaren 28an ikastetxeen txanda izango da eta otsailaren 29an, berriz, helduei irekia dago ekintza.
Udalak lasarteoriatar guztiak gonbidatu nahi ditu gure mendien basoberritze eta zainketan parte hartzera.
Landareen ezagutzari eta zainketari buruz informatzeko udaleko monitore batek parte hartuko du.
Landaketetan parte hartzeko asmoa duten herritarrek, aurretik izen eman behar dute kontsumitzaileen informazio udal bulegoan. Honetarako Osasun zentroko eraikineko 2. solairura hurbildu edo 934 36 16 05 telefonora deitu behar dute.