Berdintasuna zer den ikasten

Txintxarri 2012ko otsailaren 27a

“Berdintasunean hezteak zer dakarkit eta nola egin dezaket” tailerraren lehengo saioa burutuko zen lehengo ostegunean Emakumeen Zentro zibikoan.
Saiora hurbildu ziren emakumeen hausnarketarako tartea izan zuten. Harremanak aztertu eta emakumeen eta gizonen arteko elkarbizitzan egon daitezkeen desberdintasunei buruz ere jardun ziren.
Lasarte-Oriako Udala eta Emakumeen Zentro Zibikoaren lankidetzarekin, AGIPASE elkarteak bi saio gehiago eskainiko ditu martxoaren 1ean eta 8an, 18:00etatik 20:00etara.