Martxoaren 29an greba orokorrera deitu dute hainbat sindikatuek eta horregatik, Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketako antolatzaileek ezarritako data aldatzea erabaki dute.
“Greba egunak bat egiten du Udaltopen IV. Topaketa egingo zen egunekin, martxoaren 29 eta 30rekin hain zuzen ere. Greba deialdiaren berri izan dugunean, topaketen data aldatzea erabaki dugu,” adierazi dute antolatzaileek.
Gauzak honela, IV. Udaltop Topaketak martxoaren 22an eta 23an izango dira Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur-etxean. Antolatzaileek jakin arazi dutenez, hizlari guztiekin hitz egin eta “egitarauak hasiera batean ez du aldaketarik izango, aurreikusitako bera izango da, baina astebete aurreratuta”.
Era berean, matrikulazio epea zabalik dagoela eta martxoaren 16a izena emateko azken eguna dela gogora arazten dute.