Ibarburu Euskadiko txapeldun

Nerea Eizagirre 2012ko otsailaren 27a

Buruntzaldea IKTko gazteek ez dute atsedenik, otsailaren 18 eta 19an, infantilen mailako Euskadiko Neguko txapelketa eta Kirol Zehaztasuneko bigarren jardunaldian lehiatu ziren. Emaitza onak lortu zituzten bietan eta taldeak Euskadiko txapeldun berria du, Iñigo Ibarburu.

Buruntzaldea IKTkoNaiara lizaso, Mikel Soto, Iñigo Ibarburu eta Jone Vazquez izan ziren, lehengo asteburuan, Galdakaon izan zen infantil mailako Neguko Euskadiko txapelketan.
Eta lauen artean, Iñigo Ibarbururen txapelketa azpimarratzekoa izan zen.
Urrezko domina eskuratu zuen 100 m. tximeleta proban eta txapeldun orde izan zen 100 m. libre eta 200 m. bizkar probetan.
Gainera, nahiz eta irteera txarra egin, azken proba honetan bere marka hautsi eta Espainiako gutxieneko marka egin zuen berriro ere.
Buruntzaldea IKT-ko entrenatzaileak azaldu digunez, “irteera seinalearekin arazo bat egon zen bere kalean eta Iñigo besteak baino segundubat geroago atera zen. Ondo irten balitz lehenengo postuan izateko moduan izango zen”.
Era berean, Jone Vazquez 200 m. libre eta 400 m. libre probetan lehiatu zen eta bietan bere marka pertsonala hobetu zuen.
Naiara Lizaso eta Mikel Sotori dagokionez, txapelketa honetan parte hartzen zuten lehengo aldia zela aipatu du Borja Speztegia entrenatzaileak.
Gauzak honela, Naiarak 100 m. libre , 100 m. tximeleta eta 50 m. libre probetan bere markak hobetu zituen eta laugarren izan zen bi probetan; Mikel Sotok berriz, horrelako lehiaketa batean egon izanaren esperientzia irabazi zuen.
Borja Apeztegia entrenatzailearen hitzetan, “lauek amaiera ona eman diote Neguko denboraldiari”.
Kirol Zehaztasuna

Bestalde, taldeko txikienek, benjamin eta alebinek kirol Zehaztasuneako bigarren jardunaldia izan zuten Hernaniko igerilekuan.
“Gure igerilari gaztetxoak bikain ibili ziren egindako proba guztietan,” adierazi du Apeztegiak eta horren erakusle markak hobetzea lortu zutela da.
Txapelketa honetan azpimarragarria da entrenatzailearen ustetan, 2002an jaiotako Irati Arzallusek 100 m. libreetan lortutako taldeko errekor berrria.
Honetaz gain, 2003an jaiotakoen artean, 50 m. libre proban nesketan Leire Martin hirugarren izan zen eta mutiletan azkarrena Unai Somovilla izan zen.
Proba berdina egin zuten 2002an jaiotakoek ereeta honetan Lander Azkaratek bigarren postuan amaitu zuen eta Nerea Garcia hirugarrenean.
Hamar eta hamaika urte artekoen mailatan, 50 m. bizkar proba eta 200 m. libre probak egin zituzten, 2000 urteko neskak izan ezik.
Nesketan hamar urteko Nahia Jie Villamediana izan zen bi probatan irabazlea.
Mutiletan, berriz, 2000. urtekoen artean bi probatan azkarrena Beñat Alkorta izan zen. Gaztetxoenetan, berriz Ibon Etxarri izan bizkar proban azkarrena eta Jon Soto proba librean.
Hamaika urteko neskek, 100 m. bizkar eta 200 m. libre probak egin zituzten. Bietan azkarrena Ainara Garcia izan zen eta Buruntzalde IK-ko entrenatzaileak azaldu digunez, oso gertu ibili ziren Maialen Casado eta Janire Berasarte.
1999. urtean jaiotako mutilek ere proba horiek egin zituzten eta 100 m. bizkar proban Iñaki Etxebestek bere marka hobetu zuen.
Erreleboak

Kirol Zehaztasuneko jardunaldi honetan bi erreleboetako proba egon zen. 2002 eta 2003. urteko gaztetxoek 6x254 m. bizkar erreleboa izan zuten eta “lan txukuna” eginaz, 12. postuan amaitu zuten.
Bestetik, taldeko alebinek 2000 eta 2001. urtekoan jaiotako gaztetxoek 4x50 m. tximeleta proba izan zuten. Buruntzalde IKT-k bi talde aurkeztu zituen bata neskena eta bestea mutilena.
Nesken taldea Janire Berasarte, Maialen Casado, Ainara Garcia eta Nahia Jie villamedianak osatua izan zen eta hirugarren postua eskuratu zuen.
Mutil taldean, berriz, Jon soto, Argoitz Tardio, Beñat Alkorta eta Ibon Etxarri lehiatu ziren eta 14. postuan amaitu zuten.