Squash txapelketarako izena ematea ireki da

Txintxarri 2012ko otsailaren 27a

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak beste urte batez Squash txapelketa soziala antolatu du. Hogeita laugarren edizioa izango da aurtengoa.
Udal Zerbitzuek aurreratu dutenez, lehia 2012ko martxoaren 19an hasiko da eta Kiroldegiko squash pistetan norgehiagoka desberdinak ikusi ahalko dira ekainera arte.
Lehiaketan parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte dela gogora arazten dute Udal Zerbitzuko arduradunek.
Izena ematea

Parte hartzeko asmoa duten herritarrek martxoaren 9ra arteko epea dute Kiroldegiko kafetegian izena emateko.
Inskripzioarekin batera Buruntzaldeako bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte