Buruntz Azpik ehiza txapelketa atzeratu du

Txintxarri 2012ko otsailaren 27a

Buruntz-Azpi elkarteko ehiza txapelketaren data aldatu da. Elkarteak jakin arazi digunez, martxoaren 11an, igandean izango da lehiaketa Buruntza mendiko magaletan.
Zakurrekin egiten den ehiza txikiko lehiaketa txapelketa da eta elkarteko bazkideek, zein ehiztari federatuek parte hartu dezakete.
Lehiaketan izena emateko epea irekia dago datorren martxoaren 8a ostegunera bitartean.