Sahararren egoera gogoan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 27a

Gaur, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zeneko 36. urteurrena ospatzen da. Otsailaren 14ko Udalbatzarren Saharar herriaren egoera azaltzen zuen mozioa atera zen aurrera alderdi guztien onespenarekin. Bertan bi ekintza aurreikusten ziren gaurko.

Gaur goizetik Mendebaldeko Saharako bandera dago zintzilikatua Udaletxeko balkoian.
36. urteurren hau ospatzeko Lasarte-Orian batetik, Mendebaldeko Saharako bandera zintzilikatuda Udaletxeko balkoian.
Eta bestetik arratsaldeko 19:30ean, “Maroko Saharatik at, autodeterminazioa eta independentzia Mendebaldeko Sahararentzat” lemapean Udaletxe aurrean egingo da elkarteratzea.
Saharar herriaren lagunak taldea deialdia egiten die herritarrei bertan bildu daitezen.