28-29_Ingurumenaren aldeko borrokak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko otsailaren 29a

Aurten ere iritsi da Ekologistak Martxan taldeko kideek antolatutako Ekozinemaldia Manuel Lekuona kultur-etxera. Lasarte-Oria Bizirik taldearen laguntzarekin atzo eman zitzaion hasiera herriko saioei. Bertan Munduko hainbat tokitako ingurumen afera ezberdinei buruzko lanak ikusi ahal dira.

Ekozinemaldiko saioan bi dokumental ikusi ahal izan zituzten atzo Manuel Lekuona kultur-etxerko hitzaldi aretora gerturatutakoek. Lehenengoa Zentral Nuklearretako soberakina banatzeko Europa Hegoaldea eta Afrika iparraldea zeharkatuko duen Goi-tentsioko lineari eta honen aurka Katalunia aldean egin ziren ekimenei buruz jakin zuten eta bigarrena berriz, urre meategiek Ertamerikan eragindako kutsadura, gaixotasun, heriotza eta gizarte arazoen ingurukoa izan zen.

Marrazki bizidunak

Gaur, bi pelikula ikusteko aukera egongo da lehenengoan, gas naturala eramateko hodi bat jartzeak Irlandako herri txiki bat nola aztoratzen duen eta bigarrenean uraren merkaturatzearen aurkako indigenen borroka kontatzen da marrazki bizidunen bidez.