Auzoz-auzoko bilerak gaur hasiko dira

Txintxarri 2012ko otsailaren 29a

Lehen bilera Zabaleta, Zabaleta-Berri eta Goiegiko bizilagunekin egingo da gaur, osteguna, 19:00etan auzo elkartean. Bertan izango da Parte-Hartze batzordeko burua Alaitz Mendizabal eta Pablo Barrio alkatea.

Gaur hasiko dira herritarrekin udalak sustatutako bilera sorta. Hitzordua 19:00etan izango da Zabaleta, Zabaleta-Berri eta Goiegiko bizilagunentzat auzo elkartearen egoitzan. Honetan udal ordezkariek prozesuaren inguruko aurkezpena burutuko dute eta herritarren lehen kezkak jasoko dituzte. Ostiralean berriz, bilera Oztaran, Zatarain eta Kaxkarroko bizilagunekin izango da. Hauek ere hitzordua 19:00etan izango dute Lanbide eskolan.

Udalak bizilagunak bilera hauetan parte hartzera animatu nahi ditu. Izan ere, udala eta Lasarte-Oriako bizilagunen arteko komunikazioa zuzena izan dadin jarri dute martxan ekimena Alaitz Mendizabalek aurkezpenean azpimarratu bezala.