01_Lizaso Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri 2012ko mar. 1a, 01:00

Oihane Lizaso lasarteoriatar gaztea infantil mailako Gipuzkoako txapeldun da.
Martxoaren 1ean, Donostiako Tenis elkarte Errealean jokatu zuen finala Alicia Gonzalez-en aurka.
Bi jokalariak Donostiako Tenis elkarte Errealeko kideak dira eta iaz ere finalean izan ziren. Orduan Lizaso lasarteoriatarrak bigarren postua eskuratu zuen.
Baina aurten arantza kendu eta partida azkarrean, 6-1 eta 6-0, Gipuzkoako garaikurra lortu zuen Oihane Lizasok.
Orain, hilabete amaieran Irunen jokatuko den Euskadiko txapelketa prestatzen ari da Lasarte-Oriako gaztea.