Ostadar mendi sailaren bloga martxan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko martxoaren 1a

Ostadar Mendi sailak blog berria sortu du. Aurrerantzean bertan azalduko dituzte antolatutako irteeren inguruko informazioa eta interesgarriak izan daitezkeen bestelako albiste eta berriak. Horretaz gain, ibilaldiak antolatzeko eta bazkideen esperientziak jasoko dituen atala ere sortu dute.


Blogan jasoko dituzte taldeak antolatutako jardueren egutegia, antolatutako proiekzioen inguruko informazioa eta berri guztiak. Gainera bazkideek euren txokoa izango dute "bazkideen eskapadak" deituriko atalean bere esperientzien berri bertan emateko eta horrekin batera "planak" atala kedadak egiteko lekua izango da.

Bestalde martxoaren 7an proiekzioa antolatu dute Manuel Lekuonan 19:30ean. Honetan Poto Gorrotxategi eta Belen Eguzkizaren "Baso txuriaren babesean" iraupen eskiari buruzko lana izango da ikusgai.