Kultur ekintzetako sarrerak salgai

Txintxarri 2012ko martxoaren 2a

Lasarte-Oriako Kultura sailak martxoa eta maiatza bitarteko ikuskizunen sarrerak salgai jarri ditu lasarteoriasarean.eu web orrialdean.
Adin guztietako eta gustu desberdinetako ekitaldiak antolatu ditu sailak, haur eta helduen antzerkiak, dantza profesionala edo amateurra, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Zazpikoloroa” ikuskizun berria, Gobernuz kanpoko erakunde baten ekitaldia... eta hauetara joan nahi duten herritarrek lasarteoriasarean orraildeko sarreren atalean eskuratu ditzakete sarrerak.