ONCEko Alaia abesbatzak Arantzazuko Amaren parrokiko 12:30etako meza girotuko du igandean, martxoaren 4an.
Mezaren ostean, Vineta Iglesiassak zuzentzen duen abesbatzak zortzi abestiz osatuko den emanaldia eskainiko du. Euskal doinuak izango dira oinarri halanola, Mendi aldera, Goizian argi hastian edo Saratarra abestiak.