“Llach: La revolta permanent” dokumentala eskainiko da astelehenean, 19:00etan Manuel Lekuona kultur-etxean. FAL-ek CNT-ren laguntzaz antolatutako ekimen honetan 2006an egindako dokumentala ikusiko da.
1976ko martxoaren 3an Gasteizen langile asanbladan gertatutakoaren ostean, Lluis Llach abeslariak Trantsizio garaiko kantu ezagunetariko bat idatzi zuen, Campanades a morts. Hogeita hamar urte geroago, Lluis Llach Gasteizen da egun horretako biktimen omenaldi kontzertuan parte hartzeko. Dokumentalak Llach-en musika eta hitzak, bere oroimenak eta martxoaren 3ko protagonisten hitzak nahasten ditu.