Makulu Ken taldea EHrZ-n

Txintxarri 2012ko martxoaren 2a

Euskal Herria Zuzenean musika lehiaketa abian da. Antolatzaileek 12 talde aukeratu dituzte eta herriko Makulu Ken taldea da horietako bat.
Hauetako hirurek zuzenean joko dute martxoaren 23an ostiralean Intxaurrondoko kultur aretoan egingo den EhrZren erdi finalean. Epaimahaiak EHrZ lehiaketako 3 taldeek jo ondoren apirilaren 14ko finalera doan taldea aukeratuko du.
Hiru talde horiek aukeratzeko internet bidez bozkatu egin behar da. Makulu Ken taldearen alde bozkatzeko, http://ehz-festibala.eu/ehrz#musika_tb orrialdean sartu behar da. Martxoaren 9a arte egongo da epea zabalik.