Udal ordezkariek udalaren funtzionamenduaren inguruko azalpenak eman zituzten eta bilera prozesuaren aurkezpena egin zuten. Herritarren kezkak ere jaso zituzten idatziz. Gaur bilera Oztaran, Zatarain eta Kaxkarroko bizilagunekin izango da. Hauek ere hitzordua 19:00etan dute Lanbide eskolan.
Astelehenean Basaundi eta Oriako bizilagunekin egingo da bilera auzo elkartean. Udalak bizilagunak bilera hauetan parte hartzera animatu nahi ditu. Izan ere, udala eta Lasarte-Oriako bizilagunen arteko komunikazioa zuzena izan dadin jarri dute martxan ekimena. Udaletik jakitera eman dutenez, akats bat dago etxeetara bilera prozesu honen inguruan banatutako informazioan. Telefono zenbaki bat azaltzen da hauetan eta gaizki dago, zenbaki zuzena honakoa litzateke 943 376181. Udaletik barkamena eskatzen dute sortutako eragozpenengatik.
