Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak beste urte batez XXIV. Squash txapelketa soziala antolatu du. Lehia 2012ko martxoaren 19an hasiko da eta Kiroldegiko squash pistetan norgehiagoka desberdinak ikusi ahalko dira ekainera arte.
Lehiaketan parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte da. Herritarrek martxoaren 9ra arteko epea dute Kiroldegiko kafetegian izena emateko. Inskripzioarekin batera Buruntzaldeako bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte.