Lehen urtez Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak Aste Santuan kirol eta joko ekintzak antolatu ditu 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat. Apirilaren 2tik 13ra kirol eta jolas desberdinak egingo dituzte, 9:30ak 12:30ak bitartean. Buruntzaldeako ibilbideetan zehar ere irteera bat egingo dute.
Bazkideek 60 euro ordaindu beharko dute. Izena ematea martxoaren 5ean irekiko da. Matrikula egin edo informazio gehiago eskuratzeko kiroldegiko bulegora hurbildu behar dira interesatuak.