Igelaren Banda talde zarauztarra 1.999. urtean sortu zen. Talde instrumentala da eta euskal doinu tradizionalak abiapuntu hartuta, "libreago" den musika bat egitea dute asmo. Honakoa lantzen dute inprobisazioaren bitartez eta armoniak aldatuz besteak beste. 2011. urtetik formazioa osatzen dute Hasier Oleagak, baterian, Amaiur Cajaravillek, kontrabaxuan eta Bixente Martinez-ek, gitarran.
Gaur Kultur Kale zikloaren baitan, kontzertua eskainiko dute Jalgi Kafe Antzokian 23:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da.
