Guztira 23 izan dira kanpoko zein herritarren lanekin lehiaketa honetara aurkeztu direnak. Azkenean Azkoitiko Maite Urrutiak eraman du 300euroko saria Ikusi,O! diseinuari esker.
Gipuzkoangazte.info webaren bitartez izan zuen lehiaketaren berri eta logoa egiteko orduan begia, ikusi, ikuskizuna izan ditu ardatz berak azaldu moduan. Elkarlana eta partaidetza irudikatzeko koloretako zirkuluak erabili dituela azpimarratu nahi izan du Urrutiak eta horrekin batera hutsaren irudikapena, kukuaren zuloa bezala interpretatu duena. Logoari nolabait mugimendua emateko, bekaina antzeko irudi bat gehitu dio. Bere osotasunean logo koloretsua eta berritzailea Kukukaoen iritziz.