Kalitate handiko musika kontzertuak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko mar. 4a, 21:11
Kalitate handiko bi kontzertuz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek ostiralean.
Hirukote herritarraren musika klasiko emanaldia izan zen Brigidatarren komentuan ostiral iluntzean, Carlos Rosat eta Tomas Ruti aita-semeen eskutik; hirurek Euskadiko Orkestran dihardute.
Giro goxoan eskainitako kontzertuan, flauta, klarinete eta fagotaren doinuak entzuteko aukera izan zen.
Obra arteko tarteetan, ostean zetorren lanaren xehetasunak eman zituzten, entzuleak obraren autorea, obra konpostazeko arrazoiak eta garaiko testuingurua hobeto uler zitzan.

Amaieran, ezustekoa

Herriko hirukoteak Eneko Sota 11 urteko musikari hernaniarraren laguntza izan zuen Vivaldiren azken obra jotzeko. Gaztetxoa izanagatik, abilezia handia erakutsi zuen behatzekin, akordeoiari doinu goxoak ateraz.

Igelaren Banda

Bestalde, Jazz musika instrumentala izan zen entzungai Jalgi kafe antzokian. Musika herrikoia ardatz hartuta, inprobisazio erakustaldia eman zuen hirukoteak, kalitate handiko “solo” harrigarriak eginez.