Oinatz taldeak hurrengo irteera Nafarroa eta Lapurdi aldera egingo du martxoaren 11n, besteak beste Sara eta Zugarramurdiko kobazuloak ezagutzera. Autobusez joango dira Zugarramurdira eta lehenengo, bertako kobazuloa ikusiko dute. Ondoren nahi dutenek Sarara oinez joateko aukera izango dute. Autobusa martxoaren 11n goizeko 9:00etan aterako da Jalgi aurretik. Autobus-txartelak 12 euro balio du, 10 euro ordainduko dituzte haurrek eta Ttakuneko bazkideek. Ttakuneko bulegoan daude salgai martxoaren 8ra bitartean.