Urtero bezala Martxoaren 8a dela eta, ekimen bereziak antolatu dira herrian Emakumearen Zentro Zibikoarekin elkarlanean. Asteazkenean, Martxoaren 7an, 18:00etan “Emakumearen edertasuna nazioarte mailan” hitzaldia eskainiko du Jesus Muñoz psikologo eta psikoterapeutak. Bertan, jorratuko den gaia izango da edertasuna eta kulturaren esanahia mundu mailan. Ondoren, gai honen inguruan eztabaidatzeko aukera zabalduko da eta saioari amaiera ona emateko, gorputz adierazpeneko ariketa batzuk egingo dira.
Ostegunean berriz, Martxoaren 8a izaki, aldarrikapenerako eguna izango da eta 20:00etan kontzentrazioa burutuko da udaletxeko atarian egun gertatzen diren gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak salatzeko. Aurretik, 17:30ean Noemi Fernandez haur hezitzaileak ipuin kontaketa egingo du Lasarte-Oriako emakumeen taldearen laguntzarekin.
20:45tik 21:30era mokadu bat jateko aukera izango da kultur-etxeko kafetegian. Ekimena irekia izango da. Ostean, Okendo zinema taldeak ostegunero antolatzen duen zine emanaldiaren baitan, jai egun honekin bat egiteko, “La fuente de las mujeres” filma ikusi ahal izango da 21:30etatik aurrera, sarrera 4,40 eurokoa izango da.
Ostiralean berriz, antzerki emanaldia izango da Manuel Lekuona kultur-etxean Lan eta Lan Beti Lan taldearen eskutik, “Las Siete vidas del gato”. Sarrera online 3 eurotan eros daiteke dagoeneko. 21:30ean egitarau bereziari amaiera emanez, afari herrikoia egingo da Araeta jatetxean. Honetan parte hartzea irekia da. Afariaren prezioa 25eurokoa izango da eta aurretik Emakumearen Zentro Zibikoan izen eman behar da.
