05_Igerilariak domina eta markak metatzen

Nerea Eizagirre 2012ko martxoaren 5a

Buruntzaldea IKT-ko gazteek lehengo asteburuan bi txapelketa garrantzitsu izan zituzten. Itsaso Tolosa eta Haitz Mitxelena Espainiako Gazteen txapelketan izan ziren eta taldeko txikiak Kutxa Sariko finaletan izan ziren. Bi txapelketetan emaitza paregabeak lortu zituzten.

Itsaso Tolosa Espainiako gazteen txapelketako podiumean izan zen. Buruntzaldea IKT
Buruntzaldea IKT-k hiru domina berri lortu zituen otsailaren 25 eta 26ko asteburuan antolatutako Espainiako Gazteen Neguko txapelketan eta Kutxa Sariko finaletan.
Itsaso Tolosa eta Haitz Mitxelena Pontevedran izan ziren estatuko txapelketan.
Itsasok 200 m. bizkar proban brontzezko domina lortu zuen, 2’25’’95 denborarekin.
Larunbatean, kanporaketan abixua eman zuen bere marka 6 segundutan jaitsi baitzuen.
Honela, Udaberriko Espainiako Open txapelketan eta senior mailako Espainiako txapelketan parte hartzeko gutxieneko marka du. “Opena Espainia mailan txapelketa garrantzitsuena dela esan daiteke,” azaldu digu Borja Apeztegia entrenatzaileak.
Baina ez zen hau Itsasok egindako proba bakarra izan, 100 m. bizkar proban bere marka 3 segundutan hobetu zuen eta 7. sailkatu baitzen.
Bestalde, Haitz Mitxelenak 200 m. tximeleta proban bere marka bi segundu eta erdian hobetu zuen.
Kutxa Saria

Taldeko alebin eta infantilek Kutxa Sariko finalak izan zituzten Irunen. Hauetan, zilarrezko eta brontzezko domina bana lortu zituzten gaztetxoek. Buruntzaldeako entrenatzailearen hitzetan, “lan txukuna egin zuten”.
A finaletan, Ainara Garciak 50 m. bular proban bigarren postuan amaitu eta bere marka hobetu zuen.
Eta Nahia Jie Villamedianak 50 m. bizkar probako brontzezko domina eskuratu zuen.
“Emaitza ona, batez ere bere aurretik geratu ziren biak bera baino urte bat zaharragoak direla kontuan izanda,” aipatu digu Apeztegiak.
Domina eskuratu ezin den B finaletan, berriz, Jone Vazquez 50 m. tximeleta proban eta Leire Carcedo 50 m. bular proban haien markak hobetu zituzten.
50 m. libre proban, Maialen Casadok bere seriean hirugarren postuan amaitu zuen eta Janire Berasarte laugarren, bere marka hobetuz. Proba honetako infantilen mailan, Naiara Lizaso izan zen lehena .
Erreleboetan ere izan ziren Buruntzaldeko taldeak. A finaletan 4x50ean errelebo mistoak 7. postua eskuratu zuen eta Nahia Jiek lehengo postan marka pertsonala jaitsi zuen. B finaletan, aldiz, infantil mailako taldeak hirugarren postuan amaitu zuen lehia.