Larunbatean bazkaria Xirimirin

Txintxarri 2012ko martxoaren 5a

Emakumeen Egunaren harira, bazkaria antolatu da martxoaren 10ean (larunbata) Xirimiri elkartean. Hau 14:30ean, izango da 12 euroren truke. Parte hartu nahi duen oro dago gonbidatuta, eta bazkarira joateko zerrendak ohiko tabernetan daude jarrita. Aurretik, 12:30ean, poteoa egingo da Trumoi tabernatik hasita. Parte hartzaile guztiak sonbrero edo kapela bat eramatera animatzen ditugu.