Aste honetan auzo bilerak

Txintxarri 2012ko martxoaren 5a

Basaundi eta Oriako bizilagunekin bilduko dira gaur 19:00etan Udal ordezkariak auzo elkartearen egoitzan.
Asteartean Goikale eta Zumaburuko bizilagunekin bilera egingo da udal euskaltegian. Atsobakar eta Urbartekoentzat bilera asteazkenean izango da Garaikoetxean. Sasoeta eta Loidibarrengoen txanda ostiralean izango da ikastetxean eta Erdiguneko bizilagunak berriz kultur-etxean bilduko dira datorren astelehenean, martxoak 12. Bilera guztiak 19:00etan hasiko dira.

Martxoaren 20tik aurrera bigarren bilera saioak egingo dira auzo guztietan berriz ere Zabaletatik hasita.