06_Amaia Gonzalez txapeldun Europan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko martxoaren 6a

Salsa eta dantza konbinatuko sariak lortu ditu Lasarte-Oriako dantzariak Torremolinosen burututako Europako Areto Dantza Txapelketan. Bertan bere ohiko dantza bikotearekin parte hartu du Jose Mari Orbegozorekin.

Amaia eta Jose Mari Orbegozo.
Torremolinosen ospatu da beste urte batez Europako Areto Dantza txapelketa. Amaia Gonzalez Lasarte-Oriako dantzariak bertan bi sari eskuratu ditu. Salsa modalitatean Europako lehen saria lortu du eta dantza konbinatuan (tangoa, pasodoblea eta bals-a) bigarren geratu da.

Iaz ere bertan lehiatu zen Amaia eta dantza konbinatuan hirugarren saria eta pasodoble modalitateko lehena lortu zituen. Bosgarren urtez Europa mailako dantza sariak lortu ditu lasarteoriatarrak.