Buruntzaldeako udalek, 2002tik hain zuzen, Alaitz Aizpuruak Usurbilgo Euskara Batzordeko buruak azaldu moduan, “ euskara egitasmoak elkarlanean ematea onetsi genuenetik hainbat arlotan burutu ditugu lanak: Euskaltegiak, autoeskolak, arraindegiak, errenta aitorpena edota familia transmisioan besteak beste”. Hauek guztiak Buruntzaldea.org web orrian aurki daitezke. Honekin batera, herri komunikabideek ere honetan badute gune bat eta hauekin elkarlanean 2009an agenda bateratuaren proiektuari ekin zitzaion.
Herri komunikabideen esku
Imanol Ubeda Usurbilgo Noaua! aldizkariko zuzendariak azaldu duenez, “komunikabide bakoitzak bereari eutsiz, eskualderako gure ekarpena egiten dugu agenda bateratu hau osatuz” izan ere, hedabide bakoitzaren ardura da bere aldizkari zein web orrialdeko agenda elikatzeaz gain, buruntzaldea.org web orriko agenda osatzea. “Buruntzaldeko udalen ekimenez eta hedabideon elkarlanari esker, gure bailarako biztanleek tresna praktiko bat dute eskura, klik batean”.