Festa handia prestatu dute Atsobakarren urtebetetzea ospatzeko. Bertan izan dira Vicuña senideak baita herriko hainbat lagun ere. Gorka Lizarraga Gizarte Zerbitzuetako buruak udalaren izenean ere lore sorta handi bat eraman dio Rosariori.
Agurra dantzatu diote lehenik eta Jesus Muñoz egoitzako langileak hitz polit batzuk eskaini nahi izan dizkio besteak beste, Rosario emakume ausarta eta aurreratua izan zela gogora ekarri du, “bere ideiak beti defendatu dituen emakume indartsua”.
Opariekin batera urtebetetze guztietan falta ezin den tarta eta kandelak itzaltzea animatu da Rosario egoitzako kideek zorionak zuri abestu bitartean. Rosariok eskerrak eman ditu festa eta opariengatik eta bertaratutako guztioi berea bezalako bizitza luze bat izatea opa digu irribarrea galdu gabe.
