Antzerki eta bazkaria Emakumeen egunaren harira

Txintxarri Aldizkaria 2012ko martxoaren 10a

Lan eta Lan Beti Lan antzerki taldeko kideek "Las Siete Vidas del Gato" antzezlana eskeini zuten ostiral ilunabarrean Manuel Lekuona kultur-etxean, martxoaren 8an izandako Emakumeen nazioarteko egunaren harira. Larunbatean berriz, herriko hainbat emakume bildu ziren Xirimirin antolatutako bazkarian eta kapela bana buruan jarrita, giro onean bazkaldu zuten. Bi ekitaldi hauekin Emakumeen nazioarteko eguneko ekitaldiei amaiera jarri nahi izan zieten.

Emakumearen nazioarteko eguna izaten da martxoaren 8a mundu osoan eta aurtengoan ostegun egunez tokatu bada ere, Lasarte-Orian astebururaino luzatu nahi izan dute aldarrikapena. Horretarako, ostiral ilunabarrean "Las Siete Vidas del Gato" antzerkia izan zen ikusgai; larunbatean berriz, eguerdiko poteo eta bazkari aldarrikatzaile batekin Emakumeen nazioarteko eguna borobildu nahi izan zuten herriko hainbat emakumek.