12_Miriam Infante Espainiako selekziora

Txintxarri 2012ko martxoaren 12a

Miriam Infante gazte lasarteoriatarra Estatuko 17 urte azpiko selekziorako deitua izan da eta Añorga taldean egiten ari den lana saritu dute era honetara.
Espainiako selekzioak martxoak 12tik 14ra, Las Rozaseko egoitzan, egingo duen lan saioetarako deitu dute oraingoan herritarra.
Ez da lehenengo aldia Estatuko selekzioan lan egiten duena. 16 urte azpiko taldean izan zen eta 2010-2011denboraldian, Herbeheretan edo Txekiar Errepublikan izan zen Europako 17 urte azpiko sailkapen txapelketetan parte hartu zuen.
Gainera, etorkizuneko jokalariak saritzen dituen Futbol Draft 2012 Sarietarako izendatu dute herriko kirolari gaztea.