Erretiratuen irteerak abian

Txintxarri 2012ko martxoaren 12a

Biyak bat elkarteko kideek urteko lehengo txangoa egin zuten otsailaren 21ean. Elkarteko kideek Irugurutzetako meatzeak, Plaiaundi eta San Markoseko gotorlekuak bisitatu zituzten. Giro ona izan zuten eta ederki gozatu zuten irteeraz. Hurrengoa, Lizarra eta Iratxera izango da martxoaren 22an.
Goizean, Los Arcos herria, Valcarlos bodega eta Lizartzako merkatuaz gozatu ahalko dute izena ematen dutenek. Bazkaria Iratxe jatetxean izango dela eta bazkalostean, bingoa eta dantzaldia izango direla aurreratu dute antolatzaileek. Elkarteko bazkideek 34 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek berriz, 38 euro.
Izena emateko epea gaur, martxoak 12, 10:30ean hasten da.