Texas, koparen bila berriz ere

jon-altuna-egitegi 2012ko mar. 12a, 13:22

2011-2012 denboraldirako hiru talde osatzea lortu du aurtengoan Texasek; kadete, jubenil eta Erregionalen mailan. Lehen bi taldeei mailara egokitzea kostatzen ari zaie, osatu berriak baitira bi taldeak. Bestalde, Erregionalek kopa dute begiz jota aurtengoan, aurreko urtean bezalaxe eta zuzen-zuzenean doaz euren helburua lortze bidean, 10 partidutik 8 irabazi baitituzte eta euren multzoko lider baitoaz.

Aurpegia eta ifrentzua ezagutzen ari da Texas denboraldi honetan. Batetik, erregionaalak kopa irabazteko hautagai nagusi dira, baina jubenil eta kadeteei mailara egokitzea kostatzen ari zaie.
Kadeteen lehen garaipena
Kadeteek Urnieta K.Eren aurkako partidua 2-1 irabaztea lortu zuten larunbat goizean Michelingo berdegunean jokatu zuten kopako 8. jardunaldiari zegokion partiduan.
Honela, euren lehen hiru puntuak eskuratuta, Urnietarekin berdinduta daude orain sailkapeneko azken postuan, bakoitzak partidu bat irabazita, hiruna punturekin.
Jubenilak ezinean
Jubenilak burua ezin altxaturik dabiltza denboraldi honetan, eta larunbatean ere zaplazteko handia jaso zuten Touring-en aurka kopako 9. jardunaldian 0-8 galduta.
Hala ere, aurten sortu berria da taldea eta hurrengo urteetan taldea osatzea lortuz gero, goranzko bidea hartzea espero dute arduradunek.
Erregionalak geldiezin
Asteburuko jardunaldian Pasaia K.E.ren aurka etxetik kanpo 3-2ko emaitzarekin galdu bazuten ere, lider jarraitzen dute oraindik lasarteroriatarrek, sendo eta aurtengoan ere koparen bila joateko asmoa dute.