Eguzkiloreak egiten AEKn

jon-altuna-iza 2012ko martxoaren 14a

AEKko ikasleak paperezko eguzki-loreak egingo dituzte gaur goizean antolatu den tailerrean. Goizeko 9:30etatik aurrera guraize, paper eta kola hartu eta eguzki-loreak egiteko hostoak mozten eta itsasten ari ziren euskara praktikatzen zuten bitartean. Gainera eguzki-loreen inguruko bitxikeriak ezagutu dituzte ikasleek.

Eguzki-loreak etxe, baserri eta bordatako ateetan jartzen ziren izaki gaiztoetaz babesteko.
Jakina da, Euskal Herrian tradizio eta garrantzi handiko ikurra izan dela, eta euskal mitologiaren arabera, eguzkiaren itxura duen lore hau etxe, baserri eta bordak sorgin eta izpiritu-izaki gaiztoez babesteko erabiltzen zen. Eguzkia irudikatzen duen sinbolo hau ateetan jartzen zen. Esan bezala, aintzina uste baitzuten sorginkeri, aztikeri eta madarikazioen aurkako konponbidea zela.
Aintzinetik heldu zaizkigun sineskeren arabera, eguzki-lorearen ahalmena San Joan eguneko goizaldean urte osoan baino indartsuagoa omen zen.
Ohitura horri eutsi diote baserri giroko leku askotan eta gaur egun oraindik ere etxeko ate nagusi askotan jartzen da eguzki-lorea.
Arratsaldeko taldetako ikasleak 19:00etatik aurrera arituko dira esku-lan tailerrean..
Paperezko eguzki-loreak egiten ari dira AEKko ikasleak.