Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den udaleku programan izena emateko epea ireki da.
Hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago ekimen hau. Bertan parte hartzen duten umeei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.
Eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska/ mutil gehienez) eta plaza lortzeko orduan aukera berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da.
Zozketan izena emateko bi bide daude batetik, Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegora, Manuel Lekuona kultur-etxeko, 3. solairura hurbildu edo interneten, gipuzkoagazteria.net/udalekuak/ orrialdean egitea.
Inskribatzeko azken data martxoaren 23a da eta plaza guztiak apirilaren 3an jendearen agerian eta notarioaren aurrean egingo den zozketan banatuko dira.