Calçot jan paregabea

Txintxarri 2012ko martxoaren 16a

Laugarren urtez, Lasarte-Oria eta Gironako Porqueres herriko lagunen arteko anaitasuna ospatu zen Buruntz-Azpi elkartean, larunbatean.
Giro ezin hobean hogeita hamar herritarrek parte hartu zuten Basaundi bailarako elkartean antolatutako bazkarian eta horien artean, Porqueres herrixkako Josep, Maria, Enric eta Eva lagunak egon ziren.
Bazkariaren berezitasuna, Kataluniako lagunek parrilan egindako calçot edo tipulina jana dastatu zela. Antolatzaileek jakin arazi digutenez, “Gironako lagunek 350 calçot ekarri zituzten eta guztiak jan genituen”. Eta hauen ostean, Buruntz-Azpi elkarteko lagunek egindako arkume errea.