Asteburuko lasterketa
Usurbilen asteburuan izan zen alebin eta infantil mailako etxeko lasterketan, Bazpi taldeko txirrindulariek itxura polita eman zuten.
Lehenik eta behin txikienen txanda izan zen, arratsaldeko 16:30ak pasatxo zirela, kilometroa neurtzen zuen barrutiari lau itzuli eman behar izan zizkieten alebinek.
Ziztu bizian burutu zuten lau kilometro inguruko lasterketa eta maila txukuna eman zuten herriko lasterkariek.
Infantiletan brontzea
Infantilek berriz, 12 itzuli eman behar izan zizkioten barruti berberari, hamabi kilometroko lasterketa osatuz.
Nahiko lasterketa urduria izan zenez, bosgarren itzuli inguruan eroriko bat ere izan zen. Zorionez, zauri arinak besterik ez zituzten izan eroritako hiru txirrindulariek.
Lasterketa sprint-ean amaitu zen, eta Luken Carbayedak merezimendu osoz egin zuen hirugarren, bere abiadura puntua baliatuz.
Hurrengo zita
Martxoaren 24an, Zarautzen izango dute lasterketa alebin eta infantilek, 16:30etan.