Merkalitateari buruzko saioa

Txintxarri Aldizkaria 2012ko martxoaren 19a

Gipuzkoako Bazkundeak Merkalitateari buruzko saioa antolatu du Villa Mirentxun, martxoaren 20an, asteartea, arratsaldeko 14:30etan, Lasarte-Oriako Udaletxea eta BERRIAK merkataritza dinamizatzeko bulegoaren laguntzarekin.
Bezeroarekiko harremana hobetu nahi duten Buruntzaldeako merkatariei zuzenduta dago saioa. Honetan, kalitate marka hau lortu ahal izateko jarraitu behar diren pausuen berri emango dizkiete eta bereziki, bete beharreko baldintzak zeintzuk izango diren argituko dizkiete.
Bazkundeak azaldu duenez, merkalitateari esker, dendariek beste merkatarietatik bereizten dituen kalitate marka eta ziurtagiria lortzen dute. “Horrela bere irudia eta zerbitzua hobetzen dutelarik”.
Merkalitatea ziurtagiria lortzeko prozesu osoa doakoa dela jakin arazten dute, Gipuzkoako Bazkundearen eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzei esker.
Gipuzkoako Bazkundeak eskaintzen duen zerbitzu hau Kalidenda 2012 programan barneratzen da. Programa honen helburua Euskal Autonomi Erkidegoko dendariek Merkalitatea ziurtagiria lortzea da. Hau Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen Merkalitatea zigilua, alegia, UNE 175001 arauan oinarritzen da.
Informazio gehiago nahi izanez gero edota izen emateko Gipuzkoako Bazkundearekin harremanetan jartzea besterik ez duzue 943 000 300 telefonora deituz.