Berrialaguna egiteko kanpaina hasi du BERRIA egunkariak herriz herri, eta euskalgintza eta kulturgintzako sektorez sektore. BERRIAren irakurleak eta zaleak ez ezik, euskaraz bizitzeko asmoa duen guztiongana iritsi nahi du.
Lasarte-Orian ere hori lortu nahian, datorren martxoaren 22an, ostegunean 19:30ean Ttakun Kultur Elkartearen egoitzan, Geltoki kalea 4, egingo den bilerara gonbidatzen ditu interesatuak dauden herritarrak.
Egunkariko arduradunek azaldu dutenez, “herrian norengana eta nola iritsi gaitezkeen ikustea, lankide eta kontaktuak zein izan ditzakegun eta zer egin dezakegun pentsatzea da helburua”.