LOKEko gimnastek lehengo asteburuan, martxoaren 11 igandean, Oiartzunen Udaberri txapelketako lehenengo saioa izan zuten. Honetan, infantil eta alebin taldeek parte hartu zuten eta infantilak izan ziren emaitza onena lortu zutenak.
Infantil taldeak 4 uztaiekin lan egin eta bigarren postua eskuratu zuten epaileek emandako 9,05 puntuei esker.
Alebin mailan berriz, 24 talde aurkeztu ziren eta herriko aldeak bi talde izan zituen bertan, Sasoeta-Zumaburu eta Landaberri.
Taldeek pilota eta esku hutsekin lan egin behar izan zituzten. Sasoetako taldeak 17. postuan amaitu zuen lehiaeta Landaberrik, berri, hamabogarrenean.
Hurrengo asteburuan, Bergaran izango dira LOKEKo neskak. Oraingoan amateur mailako lehiaketa duteeta Gipuzkoako txapelketako finalera baliogarria da.