Igerilari gazteak fin txapelketetan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko martxoaren 19a

Buruntzaldea IKT-ko igerilariak lehiaketaz lehiaketadabiltza.
Iñigo Ibarburu infantil mailako Espainiako txapelketan izan zen martxoaren 9tik 11ra Mallorcan.
Ostiraletik igandera bi proba egin zituen egunero. Borja Apeztegia entrenatzaileak jakin arazi digunez, “bikain ibili da egindako proba guztietan eta denetan bere markak hobetzea lortu du”.
Postu onenak 50 m. libre, 100 m. tximeleta eta 200 m. tximeleta probetan egin zituen herriko gazteak. Hiruretan 11. postuan amaitu zuen.
100 m. tximeleta proban, 50 metroko pasean bere marka pertsonala hobetu zuen eta 200 m. tximeletan 4 segundutan jaitsi zuen bere marka.

Ligako jardunaldia

Bestalde, martxoaren 10a larunbatean, taldeko alebin eta benjaminek Ordizian ligako 3. jardunaldia izan zuten eta emaitza onak lortu zituzten.
Bederatzi urtekoen artean, 50 metro bular proban, Leire Martinek eta Unai Senovillak lehenengo postuan amaitu zuten.
2002 urtekoetan, proba berdinean, Izadi Villaronek eta Iker Chavesek hirugarren postua lortu zuten eta adin honetako, 100 bular proban, Irati Arzallusek lehen postuan amaitu zuen eta Iker Chavesek, aldiz, hirugarren.
2003 eta 2002 urteko gaztetxoek osatutako 6x25 tximeleta errelebo mixtoa izan zen ere eta hauek bigarren postua eskuratu zuten.
2001 urtekoen mailan, neskak 50 m. libre proban Nahia Jie Villamedianak lehen postua egin zuen eta Jon Sotok laugarrena.
200 m. proban ere, Nahia Jie izan zen irabazle eta Leire Carcedo eta Nora Irazustak bigarren eta hirugarren postuan amaitu zuten; mutiletan, Jon Soto hirugarren izan zen.
Hamabi urtekoen mailan, Beñat Alkorta 200 bular proban hirugarren izan zen eta 50 m. libre-koan laugarren; nesketan, berriz, Janire Berasarte hirugarren eta Maialen Casado laugarren izan ziren 100 m. libre proban
Janirek gainera 800 m. libre proban aipatzekoa emaitza egin zuen, “hurrengo urtean, Euskadiko txapelketarako egin beharreko markatik oso gertu”.
Honetaz gain, mutiletan, zein nesketan 4x50 m. bizkar erreleboak izan ziren. Nesken taldeek bigarren eta hirugarren postuak lortu zituzten eta mutilek, aldiz, hirugarrena.