Herriko altzari dendek euren ateak itxiko dituzte 27 langile kaleratuz. Hauek salatzeko langileek protestak burutu zituzten ostiral eta larunbatean Errekaldeko dendaren sarreran. Langileek kaleratze hauen baldintzak salatzen dituzte eta enpresarekin bestelako akordioetara iritsi nahi dutela defendatzen dute. Izan ere, bost ERE prozesu burutu dituzte 2009tik eta azkena bukatzearekin batera jakinarazi zieten denden itxiera definitiboa. Honen arrazoia diru galera itzelak direla argudiatzen du enpresak.