“Bileretako dinamika parte-hartzailea berria da, eta hala ere, orokorrean auzotarrak parte-hartzen gustura egon direla esan daiteke,” adierazi dute.
Gainera, “auzotarrek asko eskertu dute beraien kexa, kezka eta proposamenak egiteko emandako aukeragatik eta bigarren bilerarako gogoa ere adierazi dute” aipatu digute.
Proposamenak eta diagnosia
Era berean, saio desberdinetan eskaera edo ideia asko bildu direla jakitera eman dute, “zehatz-mehatz 280 ekarpen jaso dira ideia, kexa eta proposamenen”. Eta gehienak zerbitzu orokorretara zuzenduak izan direla azpimarratu dute.
Lehenengo bilerak bukatu zirenetik, bigarren faseari begira lanean egon da Parte-hartze departamentua. Udaleko departamentu ezberdinekin bildu eta hauek jasotako kexa, kezka eta proposamenak multzokatu dira bertan.
Honela, nahiz auzo bakoitzak ezaugarri ezberdinak izan, saioen azterketen ostean egindako diagnostikoetan ideia batzuk komunak atera direla aditzera eman dute.
Eta lehenengo bilerara joaterik izan ez duten herritarrei, auzoko diagnostikoa jaso nahi izan ez gero, Kultur Etxean edo parte-hartzeko partehartzea@lasarte-oria.org helbidean eskaera eginaz lortzeko aukera izango dutela jakin arazten die.
Bigarren fasea
Datorren astean bigarren faseari ekingo dio Udalak eta fase honetan lehenengo bileran ateratako diagnostikoari lehentasunak emateko garaia izango dela jakin arazi du, “auzotarrek ikusten dituzten lehentasunak komunean jartzeko garaia izango da”.
Udalak azaldu zuenez, proposamen hauekin Parte Hartze prozesuak jarriko dira martxan, non, Udala eta herritarrak izango diren gaia landuko dutenak bilera ezberdinetan.
Beraz garrantzitsua da Udalarentzat bizilagunen iritzia jasotzea, horrela, herritarrei gogorarazi nahi die bigarren bileren txanda martxoaren 20ean hasiko dela Zabaletan.
