Salerosketa handia herrian

jon-altuna-egitegi 2012ko martxoaren 19a

Bosgarrenez antolatu dute merka2sanmarcos bigarren eskuko merkatuen azoka, hiri-hondakinen sorrera prebenitu eta berrerabilera bultzatu asmoz. Gipuzkoa osoko 10 herritan egiten ari dira ekimena eta Lasarte-Oriari egokitu zitzaion txanda larunbatean. Astean zehar, Olaiaren erronka izango da herrian.

Eguraldi ona lagun, bete-bete eginda ageri zen Okendo plaza larunbat eguerdian.
Eguraldi paregabea izan zuten larunbatean Okendo plazara hurbildu ziren herritarrek. Era guztietako produktu berrerabiliak trukatu edo erosteko aukera izan zuten eta adin guztietako jendea ibili zen alde batetik bestera mauka bila.

75 salmenta postu

Guztira 75 salmenta postu jarri zituzten Gipuzkoa osoko hainbat herritatik etorritako saltzaileek. Horietatik 13 izan ziren herritarrenak.

Olaiaren erronka

Asteazkenetik aurrera, Olaia eta Aitor, elkarrekin biziko dira lau egunez Okendo plazan prestatutako gela inprobisatu batean, herritar guztien begi-bistan.Olaiaren erronka Aitorrek birziklatzen ikastea izango da.
Lehiaketa bat ere jarri dute abian, etxean nola birziklatzen duzun erakusteko. Bidali zure argazkia olaiarenerronka@gmail.com-era, onenarentzat Mugaritzen afaria sari.