19_M-29ko grebaren aldeko manifestazioa

Txintxarri Aldizkaria 2012ko martxoaren 19a

Martxoak 29rako Euskal Herrian Greba Orokorrerako deialdia egina dago. Testu inguru horretan Lasarte eta Usurbilgo LABek martxoaren 23an, ostiralean Lasarteko Okendo plazatik 19:00etan aterako den manifestaziora deitzen du.
Euskal sindikatuak azaldu bezala, Estatuko gobernuak onartu duen lan erreforma berriak, zuzen-zuzen eragina izango du euskal herritar guztiongan. “Lan harremanak enpresarien esku soilik utziz, gazteria prekarietate gordinera kondenatuz, negoziazio kolektiboa deuseztatuta pobrezia zabalduz eta kaleratze librearekin langabezia hedatuz,” azpimaratzen du.
Era berean, LABek gogoratu nahi du, 2010an onartutako lan erreformak kaleratzeak merkatu zituela eta ondorioz langabezia kuota gora jo duela. Momentu honetan, LAB eskainitako datuen arabera, gure herrietan langabezia gora egin du, Lasarte-Orian 1369 langabe daude, %16ko langabezia tasarekin eta Usurbilen 326 langabe daude %10,3ko tasarekin.
Honen guztiaren aurrean, alternatiba badagoela adierazten du sindikatuak “Euskal Herriak BURUJABETZA politiko eta ekonomikoa behar du, justizia sozialean oinarrituko den Euskal Herria eraiki ahal izateko”.
Horregatik LABetik Lasarte eta Usurbilgo langileak, gazteak, langabetuak, pentsiodunak, herritar guztiak orokorrean deitzen ditugu Lasarten egingo den manifestazioan parte hartzera.